- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Kultur sarea herriko kultur eragileek osatzen dute eta, Udalarekin elkarlanean, Orioko bizitza kulturala dinamizatu eta bizirik mantentzeko helburuarekin jarduten dute lanean. Orioko azpiegitura eta baliabide ekonomiko eta teknikoek, giza baliabideekin batera, herriko kultur eskaintzari erantzun behar diote, eta alderantziz. Eta, horretarako, oriotarron beharrei erantzuten dien eredua garatuko dugu, herriaren eta auzoen izaera lehen lerrora ekarrita.


Eragileak:

Udaleko Kultura Saila, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, Kultur mahaia, Festa batzordea, Harribil dantza taldea, Salatxo abesbatza...


Lan lerroak:

Orioko kultur dinamika bizia, zabala eta handia da. Hala ere, Udalak, sarri, koordinazio handirik gabe eta modu sakabanatuan heltzen dio kulturaren gaiari eta, beraz, premiazkoa ikusi du hausnartzeko tarte bat hartzea, herriko kulturaren egoera orokorraren azterketa egitea eta aurrera begirako lan-ildoak definitzea.

Horretarako egin da Orioko Kultur Egoeraren Plan Estrategikoa (OKEPE), herriko kulturgintzaren etorkizuna ardaztuko duen plana.

  • Datu-bilketa

    Kultur ekipamenduen azterketa eta datu-bilketak: talde eragilea osatzea, herritarrentzat galdetegia prestatu eta pasatzea, kultur eragileen topagunea eratzea....
  • Diagnostikoa

    Lan-bilerak egitea herriko kultur eragileekin, etorkizuneko lan-ildoak zehazteko eta, ondoren, egindako lan guztia (diagnostikoa + ekintza-plana) txosten batean biltzea
  • Aurkezpena

    Diagnostikoaren eta ekintza-planaren aurkezpen irekia antolatzea, kultur eragileen eta herritarren aurrean

Herriko festa nagusiak (San Nikolas eta San Pedro) eta auzoetakoak indartu nahi ditu Udalak, daukagun ondare kulturala mantenduz eta garai berrietara egokituz. Festetarako baliabide gehiago jartzeaz gain, herriko eragileen partehartzea sustatu nahi du Udalak eta, aldi berean, jai giroan elkarbizitza eta errespetua bermatuta egotea.

  • Festak antolatzeko balioen multzoa

    Festak antolatzeko elkarbizitzarako balioen multzoa sortu eta plazaratzea
  • Auzoetako festak

    Hitzarmen propioak sinatzea auzoetako festak antolatzen dituzten eragileekin
  • Aniztasuna

    Oriora bizitzera etorritakoen festa/egun bereziak herrira ekartzea