Zaintza komunitarioa
 
										Helburua:
Zaintza-eremu pribatutik espazio publikora atera nahi dugu. Pertsona ardatz izango duen eredu komunitario batez ari gara, non zaintza behar duten pertsonentzako aukerak artikulatuko diren, nork bere bizitza-proiektua ahalik eta baldintza onenetan garatzeko, komunitatearen babes eta laguntzarekin.
Eragileak:
Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Saregile Orioko Emakumeon* Etxea, herritarrak, elkarteak eta komunitate-eragileak
Lan lerroak:
Herri justuago eta berdinago bat lortzeko bidean, ezinbestekoa da Gizarte Zerbitzu indartsuak izatea eta, azken urteotan, ahalegin handia egin du Udalak hori lortzeko.
- 
										
										1 Gizarte Zerbitzuetako giza baliabideak handitzea
- 
										
										2 Gizarte Zerbitzuak herriari irekitzea
- 
										
										3 Larrialdiko laguntzak orokortzea eta beharra duten herritar guztiengana iristea
- 
										
										4 Larrialdiko laguntzetatik kanpo geratzen diren herritarrentzako laguntza bereziak sortzea
- 
										
										5 Orioko familientzat laguntza psikosoziala eskaintzea, herriko eragileekin elkarlanean
- 
										
										6 Gizarte Zerbitzuen alorrean lanean ari diren herriko elkarteekin hitzarmenak sinatzea
- 
										
										7 Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa prestatu eta aplikatzea, eta baliabide guztiak jartzea erantzun azkar eta egokia emateko
- 
										
										8 Kontsumoei eta jokabide adiktiboei buruzko azterlana egitea
Orioko emakumeon beharren diagnostikoa egin zuen Udalak 2019an eta, horren ondorioz sortu zen Ahalduntze Eskola aurrena, eta Saregile etxea gero.
- 
										
										1 Orioko emakumeon beharren diagnostikoa egitea
- 
										
										2 Ahalduntze Eskola sortzea, diagnostikoak detektatutako beharrei erantzuteko
- 
										
										3 Ahalduntze Eskolaren jarduera indartu, egonkortu eta elkarlanean jarri gainerako eragileekin
- 
										
										4 Abiatutako prozesuaren ondorio gisa, Saregile Emakumeon* Etxea sortzea eta indartzea
Gizarte Zerbitzuen eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxearen arteko koordinazioa izango da eredu osoaren abiapuntua.
- 
										
										Koordinaziorako guneak sortu eta aktibatzea Etengabeko koordinazioa
Zaintza-ekosistema eraikitzearen helburu nagusia gaur egungo arreta-eredua birformulatzea da, pertsona ardatz gisa jartzen duen arretaren ikuspegitik. Eredu horrek zaintza behar duten herritarren bizi-kalitatea bilatzen du eta horri ematen dio lehentasuna, haien beharretatik abiatuta.
Horretarako, funtsezkoa da pertsonak bere nahien arabera bizitzen jarraitzeko behar dituen zerbitzu eta arreta guztien koordinazioa eta parte-hartzea.
- 
										
										Zaintzak plazara! ekitaldia Proiektuaren herri-aurkezpena
- 
										
										Diagnosia Ekipamenduak identifikatzea eta lansaioak egitea zaintza arloko eragileekin, Emagin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean
- 
										
										Diagnostikoaren deboluzioa Lansaioetan parte hartu duten eragileei diagnostikoa aurkeztea eta herritarrei triptikoa zabaltzea
- 
										
										Zaintza-guneak eta programazioa Ekintza-plana eratzeko oinarriak finkatzea komunitatearekin eta herri-eragileekin
- 
										
										Zaintzen Herri Akordioa Herriko eragile guztien inplikazioa bilatuko duen herri-akordioa sinatzea
- 
										
										Ekintza-planaren aurkezpena Datozen urteetara begira egingo diren urratsak azaltzea herritarrei

