- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Orion jende asko dago herriari ekarpena egiten diona, bakoitzak bere eremutik: kultura, kirola, zientzia, gizartea… Batzuk oso agerikoak dira, baina beste batzuk, berriz, isilean pasatzen dira askotan. Guztien ekarria aitortu eta omentzea izango da Orioko Udalak urte bukaeran egingo duen ekitaldiaren xedea.


Epea:

2024ko abendua


Urratsak:

  • Hautagaitzak jasotzeko deialdia

    Herritarren proposamenak jaso
  • Jasotako hautagaitzen azterketa

    Epaimahai teknikoak ebatzi
  • Aitortza ekitaldia

    2025eko urtarrilaren 4an

Amaiera

2024ko oriotarrak omentzeko ekitaldia urtarrilaren 4an egin zen, Arraunetxen. Areto betean egin zen ordubeteko saioa, eta ekitaldi herrikoia izan zen, herritarrek herritarrentzat pentsatu eta egina.

Udalak bideratutako parte-hartze prozesuaren bidez herritarrek aukeratu dituzten urteko lau omenduak hauek izan dira:

  • Itziar Oliden, gertuko merkataritza bultzatzeko egindako lanagatik
  • Libe Arruabarrena, eskubaloiko Munduko Txapeldun izateagatik
  • Talai Mendi elkartea, 75 urtetan egindako lan guztiagatik
  • Benito Lertxundi, kantagintzan bukatu berri duen ibilbide oparoagatik