Tokiko ekonomia
Helburua:
Tokiko ekonomiaren sustapena eta tokiko merkataritzaren garapena lehenesten ditu Udalak. Kontsumo-ohituren eraldaketak herritarren bizikidetzan eragin zuzena izan du; horregatik, gaur egungo errealitatea aztertu eta herritarren beharrak identifikatu ditugu, alternatiba bideragarriak lantzeko.
Eragileak:
Udaleko Turismo eta Merkataritza Saila, Arkupe Orioko Merkatarien Elkartea, Orio Kanpina.
Lan lerroak:
Ekonomia zirkularrean ezinbesteko rola du tokiko merkataritzak, herrian bertan lanpostu duinak sortzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Edonola ere, azken urteetako joerak izugarri kaltetu du merkataritza-ehuna. Merkataritza-gune handiek eta, batez ere, internetek ahalbidetutako erosketa-modu berriek hausnarketa egitera behartu ditu establezimenduak.
Hausnarketa horretan bidelagun izan da Udala eta, Merkataritza Planaren bidez, herriko egoeraren diagnosi bat egin du, datu kuantitatibo eta kualitatiboak hartuz. Herriko negozioen indarguneak aprobetxatzeko, diagnosi hori oinarri hartuta, ekintza-plan bat bideratu du Udalak, helburu argi batekin: herriko establezimenduei lehiakortasunari eusten laguntzea eta ekintzaile berriei hauspoa ematea.
-
Diagnosia
Egoeraren diagnosia egitea, Dendartean elkartearekin, merkataritza-plana osatzeko -
Aurkezpena
Diagnosiaren aurkezpena: merkatariei eta herritarrei -
Ekintza-plana
Dendartean elkartearekin zehaztea datozen urteetarako ekintza-plana eta, ondoren, hori aurkeztu eta aplikatzea
Orioko Udaleko artxiboan dauden datuen arabera, Orioko hondartzan 1961ean ezarri zen kanpina lehenengo aldiz eta, 1981etik aurrera, Udalak gestionatu izan du. Gaur-gaurkoz, 104 partzela, 37 finko eta 34 bungalow ditu, eta kanpinaren erabilera desestazionalizatzea lortu nahi du Udalak, denboraldi ertaineko okupazioa handituz eta, ahal balitz, kanpina ia urte osoan irekiz.
Horretarako landu da Orioko Udal Kanpina 2024-2027 Inbertsio Plana.
-
1
Orioko Udal Kanpina 2024-2027 inbertsio-proposamenen azterketa egitea eta onartzea. -
2
Kanpinean igerileku berria egiteko lizitazioa abiatzea. -
3
Igerileku berria egiteko lizitazioa adjudikatu eta obra egitea
Ekintzailetza-proiektuak garatzeko espazio irekia sortu nahi du Udalak, beste eragile batzuekin konektatzeko lekua, esperimentatzeko eta hazteko espazioa. Horren lanketa Urola Kostako Udal Elkartearekin koordinatuta egingo da.
-
1
Coworking-gunea kokatzeko erabil daitezkeen espazio posibleak aztertzea eta nola funtzionatuko lukeen zehaztea -
2
Coworking-gunea prestatzea eta erabilgarri jartzea