- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Hirigintzak herriaren hazkundea determinatzeaz gain, herritarren etorkizuna eta bizi-baldintzak ere zehazten ditu. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Orioren etorkizuna definituko duen dokumentua izango da, datozen 15-20 urteetan herrian egingo diren esku-hartze urbanistiko garrantzitsuenak zehazten dira bertan.
Etxebizitza eskubide gisa ulertzen dugu eta horren aurrean, neurri eraginkorrak hartuko ditugu, Orioko etxebizitzen parkea eta eskaintza hobetu eta egonkortu daitezen, zaurgarrienen mesedetan.


Eragileak:

Udaleko Bulego Teknikoa, etab.


Lan lerroak:

Nolakoa izango da biharko Orio? Orain arte 2012ko Plan Orokorraren baitan eraiki da Orion. Orain da momentua gure etorkizuna imaginatu eta etorkizuneko Orio diseinatzeko.

  • Informazioa eta diagnosia

    2012ko HAPOtik abiatuta, informazioa aztertu eta beharrak identifikatzea
  • Plangintzaren aurrerakina

    HAPOa garatzeko irizpideak eta helburuak zehaztea eta antolamendu urbanistiko posibleen artean aukeratzea
  • Jendaurrean jartzea

    Aurrerapena jendaurrean azaltzea
  • Lehen onarpena

    Herritarren eta prozesuan parte hartzen duten erakundeen ohar eta iradokizunak aztertu ondoren, Udalak lehen onarpena ematea planari, eta HAPOaren lehenengo dokumentu osoa idaztea
  • Jendaurrean jartzea

    Lehen onarpenaren dokumentua jendaurrean azaltzea
  • Behin-behineko onarpena

    Alegazioak eta oharrak ebatzi, eta dagozkion organoetatik beharrezko onarpenak jasotzea
  • Behin betiko onarpena

    Foru Aldundiaren organo eskudunak behin betiko onarpena ematea HAPOari eta, ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarrean sartzea

Azken urteotan, batez ere 2008ko krisiaren ondoren, etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak biderkatu egin dira, egin behar den ahalegin ekonomikoa handitu egin da eta, ondorioz, orokorrean, asko konplikatu zaio jendeari etxebizitza bat erostea edo alokatzea; bereziki, kolektibo zaugarrienei.

  • Diagnostikoa

    Orioko etxebizitzaren eta gazteen emantzipazio-eskariei eta premiei buruzko diagnostikoa egitea
  • Pisu turistikoen azterketa

    Herrian ditugun etxebititza turistikoen azterketa egitea
  • Ordenantza

    Orioko udalerrian etxebizitza turistikoak erregulatzeko ordenantza prestatu eta onartzea
  • Etxebizitza hutsen errekargua

    2025eko ordenantza fiskaletan, errekargu hau %50 izatetik %100ra pasatuko da
  • Etxebizitza sozialak

    HAPOan aurreikusitako eremu berri guztietan etxebizitza sozialak bermatzea