- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Orio herri euskalduna da, eta hala izaten jarraitu nahi du. Guztiz euskaraz funtzionatuko duen herri bat nahi dugu, Orioko beste hizkuntzak ere aintzat hartuko dituena eta balioa emango diena. Euskara herritarrak kohesionatzeko tresna izatea nahi dugu eta, hori lortzeko, hizkuntza-politika aurreratuak garatuko ditugu.


Eragileak:

Udaleko Euskara Zerbitzua, AEK Euskaltegia, ikastetxeak eta herriko elkarteak


Lan lerroak:

Herriko euskara-plana da, 10 urtera begirakoa. Dokumentua herriko eragileekin batera prestatu du Udalak, haiekin adostuta, eta bertan jasotzen da zein izango diren herrian euskara sustatzeko lehentasunak eta zer jarduera egingo diren urtez urte.

  • Egoeraren diagnostiko konpartitua

    Orioko euskararen egoeraren diagnostiko bat egitea, Udalaren eta herriko eragileen artean adostua
  • 10 urteko ekintza-plana adostea

    Datozen 10 urteetan Orion euskara sustatzeko egingo dena definitu eta adostea
  • Plan estrategikoaren idazketa eta onarpena

    Adostutako diagnostikoa eta ekintza-plana dokumentu batean jasotzea eta udalbatzarrak onartzea
  • Plan estrategikoa urtez urte aplikatzea

    Onartutako plan estrategikoan jasotako jarduerak aurrera ateratzea, urtez urte

EUSKARAZ HOBETO! Udal barruko erabilera-plana da, zehazten duena Udalak zein hizkuntza-irizpide aplikatuko dituen, euskara hizkuntza nagusia izateko gero eta gehiago barruko erabileran eta herritarrekiko harremanetan.

  • Egoeraren diagnostikoa egitea

    Aztertzea zertan den euskararen erabilera Udalaren barruan eta ondo zehaztea indarguneak eta ahulguneak
  • Aurrera begirako hizkuntza-irizpdeak zehaztea

    Aurrerantzean Udalak erabiliko dituen hizkuntza-irizpideak zehaztea, dokumentu batean jasotzea eta udalbatzarrak onartzea
  • Erabilera-planaren aplikazioa

    Erabilera-planaren segimendua egitea eta hor aurreikusitako jarduerak egitea, urtez urte

Ikastetxeek sustatuko dute euskara izatea hezkuntza-komunitateari kohesioa ematen dion hizkuntza, komunitatea batzen duena, eta, programa honen bidez, bide berriak bilatuko dituzte euskaraz ulertzen ez dutenak komunitatera hurbiltzeko, parte aktiboa izan daitezen.

  • Aurkezpena

    Proiektuaren nondik norakoen aurkezpena ikastetxeetan
  • Inplantazioa

    Proiektuaren inplantazioa ikastetxeetan
  • Zabalkundea

    Proiektuaren zabalkundea herriko eragileen artean

Hizkuntza-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleentzako programa, HHtik hasi eta DBH4ra bitartekoak. Programa honen bidez, ikasle horiei aukera ematen zaie herriko eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko.

  • Programaren sorrera

    Programa definitzen hasi eta esperientzia pilotua egin, ikastetxeekin eta herriko eragileekin adostuta
  • Programa zehaztu eta abian jarri

    Programaren irizpideak zehaztu eta deialdia egin ikastetxeen bitartez
  • Programa findu eta etengabe ebaluatu

    Programaren jarraipena egin, etengabe ebaluatu eta egin beharreko doiketak egin

Urola-Kostako AEK-k ematen du Orion euskaltegi-zerbitzua, Udalarekin sinatutako kontratu baten bidez. Azken urteotan handitzen ari da euskaltegiko ikasleen kopurua (ia 100 lagun dira 2024-25 ikasturtean) eta horrek toki-arazoak sortu dizkio. Euskaltegiaren lokalak ez ditu gaur egungo beharrak asetzen eta kokapen berria bilatu behar zaio.

  • 1

    Gaur egungo premiak aztertzea
  • 2

    Euskaltegi berriaren kokapen posibleak aztertzea
  • 3

    Euskaltegia kokapen berrira mugitzea

Orioko Udalak herriko hitzak eta esamoldeak bildu, jaso eta hedatu nahi ditu, belaunaldi berriek horien berri jakitea eta normaltasunez erabiltzea bultzatzeko.

  • Beka-deialdia

    Herriko gazteei zuzendutako beka-deialdia zabaldu eta lana egingo duen pertsona aukeratzea
  • Lanketa

    Hitzak eta esamoldeak bildu, jaso eta antolatzea
  • Zabalkundea

    Jasotako hitz eta esamoldeen aukeraketa egin eta horien zabalkundea

Oriora heltzen diren eta euskara ezagutzen ez duten herritarrentzako harrera-plana.

  • 1

    Harrera-plana diseinatzea, herriko eragileekin batera
  • 2

    Harrera-plana onartu eta inplementatzea