- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Udalak etengabe eman nahi ditu pausoak berdintasunerantz eta lan handia egiten ari da alor horretan azken urteotan; betiere, gobernantza kolaboratiboaren ereduak aplikatuz eta Udalaren eta herritarren arteko harreman zuzena bermatuz.


Eragileak:

Udaleko Bulego Nagusia, Gizarte Zerbitzuak, Saregile Orioko Emakumeon* Etxea, Emakumeen* Mahaia eta Hezkidetza Mahaia


Lan lerroak:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea helburu duten politika publikoak garatzen ditugu, bi norabidetan: barrurantz, Udaleko sail guztietan genero-ikuspegia txertatuz; eta kanporantz, berdintasunerako bidean prebentziorako, sentsibilizaziorako eta ahalduntzeko proiektuak martxan jarriz.

  • Berdintasun-plana

    Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. plana (2022-2025) diseinatu, onartu eta aplikatzea
  • Protokoloaren diseinua

    Orioko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako protokoloa diseinatu, onartu eta aplikatzea
  • Zaintza-ekosistema

    Zaintzaren egoera atzertzea eta ekintza-plana diseinatu, onartu eta aplikatzea
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. plana

    Plan berria landu, idatzi, aurkeztu eta aplikatzea

Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak 2023ko irailean zabaldu zituen ateak, herriko emakume guztientzako erreferentziazko gunea izateko helburuarekin. Emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako gune seguru eta askea izan nahi du Saregilek, eta baita emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokarako erreferentzia-gunea ere.

  • Emakumeen* Mahaia

    Orioko Emakumeen* Mahaia sortzea
  • Saregile etxea

    Saregile Etxea sortzeko parte-hartze prozesua egitea, etxea sortzea eta oriotarrei —eta, bereziki, Orioko emakumeei— aurkeztea
  • Aholkularitza-zerbitzua

    Emakumeentzako* aholkularitza-zerbitzua martxan jartzea eta jarraikortasuna ematea
  • Urteko programazioa, hiru hileka

    Saregile etxearen urteko programazioa osatzea, eragileekin elkarlanean, eta hori zabaldu eta gauzatzea urtez urte
  • Saregileren webgunea

    Saregile.eus webgunea martxan jartzea eta elikatzea, etxearen ekimenak zabaltzeko erreferentzia izan dadin

2023aren bukaeran sortu zen Hezkidetza Mahaia, herrian parekidetasuna sustatzeko. Haur, nerabe eta gazteengan jarri nahi du fokua, herri osoaren inplikazioa bilatuz.

  • Mahaiaren sorrera

    Hezkidetza arloko kontuak lantzeko mahaia sortzea, gaiaren kezka duten eragileekin elkarlanean
  • Lehen urratsak

    Behin mahaia sortuta, lehenbiziko ekimenak abian jartzea: azaroaren 25aren bueltan, martxoaren 8aren bueltan, LGTBIQ+ fobiaren kontrako egunaren bueltan…
  • Diagnosia eta ekintza-plana

    Eihera aholkularitzaren laguntzarekin, herri mailako hezkidetza-diagnostikoa egin ta ekintza-plana diseinatu, onartu eta aplikatzea