Herri-ondarea
Helburua:
Ur azpian eta ezkutuan egon da herriko ondarea, denbora askoan. Arraunagatik eta arrain errea prestatzeko moduagatik da ezaguna gure herria; baina, azken finean, bi elementu horiek itsas ondare aberatsak utzitako azken legatua besterik ez dira. Egoera irauli eta Orioko aberastasun soziala eta kulturala azaleratzeko, Udalak Biziberritze Plana aurkeztu zuen 2021ean. Herriko nortasuna, ezaugarriak eta jatorria transmititzeko helburuarekin, ekintza-plan bat onartu zuen Udalak eta, geroztik, herriko ondarea balioan jartzeko eta transmititzeko proiektuak jarri ditu martxan eta beste asko dauzka aurreikusita.
Eragileak:
Bulego Teknikoa, Turismo Saila, Euskara Saila
Lan lerroak:
Mutiozabal ontziola da Oria ertzean zutik geratzen den ontziola bakarra. Hainbat faktorek egiten dute berezi eraikin hori:
- Batetik, mutiozabal sendiak izugarrizko ekarpena egin zion ontzigintzari, aurrerapen teknologiko asko asmatu baitzituzten.
- Bestetik, sendi horrek utzitako plano-bilduma ezinbesteko tresna da garaiko teknologia ikertzeko.
Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin elkarlanean, Orioko itsas ondarea zabaltzeko hezkuntza proiektua ondu da Mutiozabal ontziolan, modu praktikoan, 10-16 urte arteko ikasleek ala bat eraiki dezaten. Ikasgelan unitate didaktiko batzuk eman ostean, ontziolan bertan ala bat eraikitzen dute gaztetxoek, Albaolako begirale eta arotzen laguntzarekin.
-
Mutiozabal Txoren ontziola
Proiektua definitu eta aktibatzea -
Ebaluazioa
Lehen ikasturtearen ondoren, proiektua ebaluatu eta ondorioak ateratzea. -
Zabalkundea
Ekimena Euskal Herriko ikastetxeei zabaltzea.
Herriko ondarea ezagutzeko eta herritarren artean zabaltzeko, Orioko Udalak hainbat jarduera sustatu ditu, zer izan garen, zer garen eta etorkizuna nola marraztu nahi dugun jasotzeko. Gure historia kontatzeko, gure istorioak ardatz hartuta.
-
'Errioa, gure nortasuna' errelatoa
Garapena eta zabalkundea -
Ondareari buruzko ibilbideak
Orioko historia, ondarea eta ezaugarriak azalduko dituzten ibilaldiak zehaztea, hezkuntzara eta aisialdira bideratuak -
Kultura plazara
Maiztasun jakinarekin errepikatzen den programa sortu, Herriko Plazan -
Parrillak indartu
Orio-gastronomia-parrillak triangelua indartu eta birdefinitzea -
'ERRIO' dokumentala
Ekoizpena eta zabalkundea -
Herriko hitzak eta esamoldeak
Beka-deialdia eta egindako lanaren zabalkundea -
Herritarrei aitortza
Herriari ekarpena egiten dioten herritarrei omenaldia -
Kale izendegia eta iruditeria
Eguneraketa eta seinalitika berritzea
1923an eraiki zen arrantzale-kofradiaren egoitza, eta 2018an eraitsi zen. Orioko itsasadarraren ekialdean kokatuta zegoen, Itsas Etxearen ondoan. San Nikolas Kofradiaren eta Udalaren elkarlanaren bidez, natura, historia, gizarte-harremanak eta Oriako itsasadarrarekin eta itsasoarekin lotutako jarduerak interpretatzeko zentro bat eraikiko da kofradia zaharra zegoen lekuan.
-
Proiektuaren azterketa
Proiektuaren bideragarritasuna eta garapena lantzea