- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Hezkuntza bizitzaren dimentsio guztietara hedatzen den prozesua da eta, beraz, funtsezkoa da ikaslea erdigunean jartzen duen eta haren beharrak asetzen dituen eredua diseinatzea. Ikastetxeen hormak gainditu eta herriarekin bat egiten duen hezkuntza-proiektua garatzea dugu helburu, herriko hezkuntza formaleko eta ez formaleko eragileekin elkarlanean.


Eragileak:

Udaleko Hezkuntza Saila, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, Maria Maestra haurreskola, Danbolin Musika Eskola, eta Txurrumuski aisialdi-taldea.


Lan lerroak:

Hezkuntza-mahaia 2022an sortu zen, herriko hezkuntza-eragileen arteko koordinazioa bultzatzeko asmoz. Gaur egun, bi erronka nagusi dauzka mahaiak: herrian sortzen diren hezkuntza-beharrak identifikatu eta elkarlanean ekintzak antolatzea.

  • 1

    Hezkuntza Mahaia sortu eta abiatzea
  • 2

    Hezkuntza Mahaiaren funtzionamendua eta helburuak zehaztea
  • 3

    Hezkuntza-eragileek eta Udalak elkarrekin antolatu ditzaketen ekintzak identifikatu eta gauzatzea; adibidez, Gau Beltza

Udalak egindako hainbat diagnositan garbi ageri da gabeziak daudela eskola-kirola programan. Horri erantzuteko, lanketa-prozesu bat jarri du martxan Udalak, OinHerri-ren bidelaguntzarekin.

Hiru gogoeta-saioetan landutakoaren emaitza txosten honetan jasota dago:

  • Gogoeta-fasea

    Orioko eskola-kirola ereduari buruzko gogoeta-saioak, herriko eragileekin
  • Eredu berriaren lanketa

    Herriko eragileekin talde motor bat sortzea, Orioko eskola-kirolaren eredu berria lantzeko
  • Eredu berria abian jartzea

    Urtebeteko lanketaren ondoren, 2025-26 ikasturtean abiatzea talde motorrean landutako eta eragileekin adostutako eskola-kirol eredu berria