Osasuna erdigunean
Helburua:
Herritarren osasun fisiko zein mentala zaintzen duen herria izan behar du Oriok, eta erdigunean jarri behar ditu ohitura osasuntsuak, zaintza medikoa, jarduera fisikoa…
Orio herri kirolaria da, baina Orion ere errotik aldatu dira herritarren kirol-ohiturak azken hamarkadan. Horrek eraman du Udala herriko kirol-elkarteekin duen harremana eraldatzera eta indartzera, batetik, eta azpiegituren erabilera berrantolatzera, bestetik; betiere, herriko baliabideak modu eraginkorragoan ustiatzeko.
Eragileak:
Udal Kirol Zerbitzua, kirol-elkarteak, Arraunetxe, kiroldegia...
Lan lerroak:
Kirolaren arloan inolako esku-hartzerik egin aurretik, emaitzetan eta ezartzen diren helburuetan eragina izan dezaketen faktoreak aztertu behar dira. Normalean, faktore horiek guztiek zehar-lerro moduan jokatzen dute edozein kirol-sistemaren bilakaeran.
Hori dela eta, ezinbestekoa da udalerriaren benetako egoera zein den aztertzea: demografia, ekonomia, zerbitzuak emateko baliabide materialak, giza baliabideak… Horrela jakingo dugu zer-nolakoa den esku hartuko dugun esparrua.
-
Diagnosia
Herriko kirol-azpiegituren azterketa eginda, Txekalderen eskutik -
Beharren identifikazioa
Kirol-ekipamenduen beharrak identifikatzea -
Skate-parkea
Lehendik zegoen skate-parkea erabat berritu du Udalak, erabiltzaileekin elkarlanean -
KIroldegia
Eraikina arkitektonikoki mugatuta egon arren, barne-espazioen berrantolaketa egitea -
Arraunetxe
Eraikina optimizatzeko, espazioak berrantolatu eta arautzea, ahalik eta etekin handiena ateratzeko -
Frontoia
Udal-frontoia epe ertainean eraitsiko dela aurreikusita, frontoi berriaren kokalekuari eta ezaugarriei buruzko azterketa egitea -
Surf lokala
Lokalaren ezaugarriak hobetzea: instalazioak, isolamendua, aireztapena... erabiltzaileekin egindako lanketan oinarrituta
Herriko kirol-elkarteen egoera eta eskainitako zerbitzuen azterketa eginda, herriko jardueren eskaintza osoari eragingo dioten neurriak hartuko ditu Udalak, baliabideak optimizatu eta gestioa errazteko; baina, batez ere, herritar guztiak aintzakotzat hartuko dituen kir0l-eskaintza izateko.
-
Diagnosia
Herriko kirol-eskaintzaren diagnosia egin du Kirol Management SL enpresak eta horrek markatuko ditu etorkizuneko egin beharrak -
Kirol-elkarteekin hitzarmen propioak
Kirol-elkarte bakoitzarekin hitzarmen propioak garatu eta sinatzea -
Kirol-erregelamendua
Herriko kirol-eskaintza guztia (publikoa zein eragileek sustatutakoa) arautuko duen erregelamendua sortzea -
Kiroldegiko lizitazioa
Kiroldegiko lizitazioa berritzeko pleguak landu, diseinatu eta aurkeztea
Herritarren osasuna bermatzen laguntzeko baliabideak areagotu eta indartuko ditu Udalak.
-
Desfibriladoreak
Kokalekuak egokitu, eskuragarriago egon daitezen, eta horien erabilera lantzeko ikastaroak eskaintzea -
Oinezkoentzako ibilbideak
Herriko eta landalurreko oinezkoen ibilbideak egokitu eta mantentzea. Sarea osatzea