- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Herritarren osasun fisiko zein mentala zaintzen duen herria izan behar du Oriok, eta erdigunean jarri behar ditu ohitura osasuntsuak, zaintza medikoa, jarduera fisikoa…

Orio herri kirolaria da, baina Orion ere errotik aldatu dira herritarren kirol-ohiturak azken hamarkadan. Horrek eraman du Udala herriko kirol-elkarteekin duen harremana eraldatzera eta indartzera, batetik, eta azpiegituren erabilera berrantolatzera, bestetik; betiere, herriko baliabideak modu eraginkorragoan ustiatzeko.


Eragileak:

Udal Kirol Zerbitzua, kirol-elkarteak, Arraunetxe, kiroldegia...


Lan lerroak:

Kirolaren arloan inolako esku-hartzerik egin aurretik, emaitzetan eta ezartzen diren helburuetan eragina izan dezaketen faktoreak aztertu behar dira. Normalean, faktore horiek guztiek zehar-lerro moduan jokatzen dute edozein kirol-sistemaren bilakaeran.

Hori dela eta, ezinbestekoa da udalerriaren benetako egoera zein den aztertzea: demografia, ekonomia, zerbitzuak emateko baliabide materialak, giza baliabideak… Horrela jakingo dugu zer-nolakoa den esku hartuko dugun esparrua.

  • Diagnosia

    Herriko kirol-azpiegituren azterketa eginda, Txekalderen eskutik
  • Beharren identifikazioa

    Kirol-ekipamenduen beharrak identifikatzea
  • Skate-parkea

    Lehendik zegoen skate-parkea erabat berritu du Udalak, erabiltzaileekin elkarlanean
  • Kiroldegia

    Eraikina arkitektonikoki mugatuta egon arren, barne-espazioen berrantolaketa egitea: bigarren gimnasioa sortzea lehen taberna zegoen tokian eta oraingo gimnasioa berritzea
  • Arraunetxe

    Eraikina optimizatzeko, espazioak berrantolatu eta arautzea, ahalik eta etekin handiena ateratzeko
  • Frontoia

    Udal-frontoia epe ertainean eraitsiko dela aurreikusita, frontoi berriaren kokalekuari eta ezaugarriei buruzko azterketa egitea
  • Surf lokala

    Lokalaren ezaugarriak hobetzea: instalazioak, isolamendua, aireztapena... erabiltzaileekin egindako lanketan oinarrituta

Herriko kirol-elkarteen egoera eta eskainitako zerbitzuen azterketa eginda, herriko jardueren eskaintza osoari eragingo dioten neurriak hartuko ditu Udalak, baliabideak optimizatu eta gestioa errazteko; baina, batez ere, herritar guztiak aintzakotzat hartuko dituen kir0l-eskaintza izateko.

ORIOKirola triptikoa (PDF)

  • Diagnosia

    Herriko kirol-eskaintzaren diagnosia egin du Kirol Management SL enpresak eta horrek markatuko ditu etorkizuneko egin beharrak
  • Kirol-elkarteekin hitzarmen propioak

    Kirol-elkarte bakoitzarekin hitzarmen propioak garatu eta sinatzea
  • Kirol-erregelamendua

    Herriko kirol-eskaintza guztia (publikoa zein eragileek sustatutakoa) arautuko duen erregelamendua sortzea
  • Kiroldegiko lizitazioa

    Kiroldegiko lizitazioa berritzeko pleguak landu, diseinatu eta aurkeztea
  • Kiroldegiaren ordutegia egokitzea

    Kiroldegiko ordutegia egokitzea eta eguerdian ere zabaltzea
  • Kiroldegiko eskaintza aztertzea

    Adinekoei zuzendutako eskaintza indartzea eta Kirol Orientazio Zerbitzua martxan jartzea

Herritarren osasuna bermatzen laguntzeko baliabideak areagotu eta indartuko ditu Udalak.

  • Desfibriladoreak

    Kokalekuak egokitu, eskuragarriago egon daitezen, eta horien erabilera lantzeko ikastaroak eskaintzea
  • Oinezkoentzako ibilbideak

    Herriko eta landalurreko oinezkoen ibilbideak egokitu eta mantentzea. Sarea osatzea

Orioko Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana Adikzio edo menpekotasunen fenomenoak —kontsumitzen diren substantzietatik hasi eta mendekotasun-portaeretaraino— etengabe aldatzen ari dira, eta horrek erantzun berrien beharra sortzen du. Erantzun horiek komunitatearen barruan garatu behar dira, eta prozesu parte-hartzaileen bidez eraiki. Osasuna sustatzea ez da soilik norbanakoari laguntzea, baizik-eta gure ingurune sozial eta ekonomikoaren baldintzak eraldatzea. Horren bidez, norbanakoek kontrol handiagoa izan dezakete beren ongizatea baldintzatzen duten faktoreen gainean.

Orioko Udalak herriko adikzioen prebentziorako eta oriotarren osasuna sustatzeko plan bat egiteko beharra ikusi du, menpekotasunen bat duten herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta planteatzen diren kasuen aurrean erantzun bateratu, pertsonalizatu eta eraginkorra emateko. Gainera, oso garrantzitsua da herritarrek gaiarekiko duten pertzepzioa ezagutzea eta, beharko balitz, horren inguruko pedagogia eta lanketa egitea.

Horretarako, Udalak Ortzadar Fundazioari eskatu dio herriko diagnosia egiteko eta, lan horren emaitzetan oinarrituta, Orioko Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna sustatzeko Plana garatuko du.

  • Marko teorikoa

    Orion egin beharreko lanaren marko teorikoa osatzea, Ortzadar Fundazioaren eskutik
  • Galdetegiak eta bilerak

    Herriko egoera zein den jakiteko galdetegiak eta bilerak: herriko kolektibo jakinei eta Udaleko langileei
  • Online galdetegia

    Oriotar guztiei zabaldutako online galdetegia martxan jartzea, herritarren pertzepzioa ezagutzeko
  • Diagnosia

    Jasotako erantzunekin, Orioko Adikzioen inguruko diagnosia osatzea
  • Orioko Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana

    Diagnosian lortutako emaitzetan oinarrituta, Orioko Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana garatzea
  • Neurriak indarrean

    Planean zehaztutako neurriak indarrean sartzea