Zaintza komunitarioa
Helburua:
Zaintza-eremu pribatutik espazio publikora atera nahi dugu. Pertsona ardatz izango duen eredu komunitario batez ari gara, non zaintza behar duten pertsonentzako aukerak artikulatuko diren, nork bere bizitza-proiektua ahalik eta baldintza onenetan garatzeko, komunitatearen babes eta laguntzarekin.
Eragileak:
Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Saregile Orioko Emakumeon* Etxea, herritarrak, elkarteak eta komunitate-eragileak
Lan lerroak:
Herri justuago eta berdinago bat lortzeko bidean, ezinbestekoa da Gizarte Zerbitzu indartsuak izatea eta, azken urteotan, ahalegin handia egin du Udalak hori lortzeko.
-
1
Gizarte Zerbitzuetako giza baliabideak handitzea -
2
Gizarte Zerbitzuak herriari irekitzea -
3
Larrialdiko laguntzak orokortzea eta beharra duten herritar guztiengana iristea -
4
Larrialdiko laguntzetatik kanpo geratzen diren herritarrentzako laguntza bereziak sortzea -
5
Orioko familientzat laguntza psikosoziala eskaintzea, herriko eragileekin elkarlanean -
6
Gizarte Zerbitzuen alorrean lanean ari diren herriko elkarteekin hitzarmenak sinatzea -
7
Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa prestatu eta aplikatzea, eta baliabide guztiak jartzea erantzun azkar eta egokia emateko -
8
Kontsumoei eta jokabide adiktiboei buruzko azterlana egitea
Orioko emakumeon beharren diagnostikoa egin zuen Udalak 2019an eta, horren ondorioz sortu zen Ahalduntze Eskola aurrena, eta Saregile etxea gero.
-
1
Orioko emakumeon beharren diagnostikoa egitea -
2
Ahalduntze Eskola sortzea, diagnostikoak detektatutako beharrei erantzuteko -
3
Ahalduntze Eskolaren jarduera indartu, egonkortu eta elkarlanean jarri gainerako eragileekin -
4
Abiatutako prozesuaren ondorio gisa, Saregile Emakumeon* Etxea sortzea eta indartzea
Gizarte Zerbitzuen eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxearen arteko koordinazioa izango da eredu osoaren abiapuntua.
-
Koordinaziorako guneak sortu eta aktibatzea
Etengabeko koordinazioa
Zaintza-ekosistema eraikitzearen helburu nagusia gaur egungo arreta-eredua birformulatzea da, pertsona ardatz gisa jartzen duen arretaren ikuspegitik. Eredu horrek zaintza behar duten herritarren bizi-kalitatea bilatzen du eta horri ematen dio lehentasuna, haien beharretatik abiatuta.
Horretarako, funtsezkoa da pertsonak bere nahien arabera bizitzen jarraitzeko behar dituen zerbitzu eta arreta guztien koordinazioa eta parte-hartzea.
-
Zaintzak plazara! ekitaldia
Proiektuaren herri-aurkezpena -
Diagnosia
Ekipamenduak identifikatzea eta lansaioak egitea zaintza arloko eragileekin, Emagin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean -
Diagnostikoaren deboluzioa
Lansaioetan parte hartu duten eragileei diagnostikoa aurkeztea eta herritarrei triptikoa zabaltzea -
Zaintza-guneak eta programazioa
Ekintza-plana eratzeko oinarriak finkatzea komunitatearekin eta herri-eragileekin -
Zaintzen Herri Akordioa
Herriko eragile guztien inplikazioa bilatuko duen herri-akordioa sinatzea -
Ekintza-planaren aurkezpena
Datozen urteetara begira egingo diren urratsak azaltzea herritarrei