Ingurumenaren defentsan

Helburua:
Orioko Udalak kalitatezko ingurumena eskaini nahi die oriotarrei. Udalerriak funtsezko jardun-esparruak dira larrialdi klimatikoaren aurrean neurriak hartu eta aplikatzeko.
Orioko Udalak onartua du energia-plan bat 2020-2030 aldirako, eta urratsak egiten ari da hor zehaztutako ekintza-lerroak eta helburuak betetzeko. Energia-planak aukera emango dio Udalari herriko eraikin eta instalazio publikoetako kontsumo energetikoak kontrolatu eta murrizteko. Energia-kontsumoa murrizteak, zer esanik ez, energiaren fakturak murriztea ere ekarriko du.
Eragileak:
Udaleko Bulego Teknikoa, Herriko natur taldea ...
Lan lerroak:
Klima-aldaketaren ondorioak gero eta nabariagoak dira gure inguru hurbilean ere, eta gero eta maizago pairatzen ditugu muturreko fenomenoak. Horren aurrean, herria klima-aldaketaren aurrean egokitzeko plana osatu du Udalak 2025-2030 aldirako. Honen bidez, jarraipena emango zaie orain arte hartutako neurriei, ikuspegi global eta koherente batetik.
-
Herria klima-aldaketaren aurrean egokitzeko plana garatu, urratsak definitu eta esku-hartzeak egin
-
Ekaitz-elektrokoen aurrean erantzuteko plana osatu eta tximistorratzen azterketa egin
-
Babesgune klimatikoak sortu, zuhaitzen landaketak
-
Euri uretako hustubiedeetan klapeta gehiago instalatu
-
Gunerik baxuenetan euri urak ponpatzeko sistemak ezartzea
Arantzazuko Andramari ingurua, herriko punturik baxuena da, eta honen ondorioz, marea biziak eta eurite handiak batera geratzen
direnean, urez betetzen da. Arazoa behar bezala konpontzeko, euri-uren sare propio bat egingo da eta ez ohiko egoeretan gainezka egitea
ekiditeko, euri urak ponpatzeko sistema prest utziko da.
-
Azterketa teknikoa, bertako arazori erantzun egokia emateko
-
Gainazaleko itxura erabakitzeko eta gune iragazkoarragoa bilatzeko ideia-lehiaketa
-
Ideia-lehiaketa ebazteko parte-hartze prozesua
-
Ideia-lehiaketatik abiatuta, exekuzio-proiktua definitu
-
Eremua egokitzeko lanak
Udalaren ekipamenduetan energia asko erabiltzen da eguneroko martxan. Energiaren erabilera egokiak daukan garrantzia kontuan izanda, ekipamenduak jasangarritasunaren ikuspegitik aztertu eta optimizatzeko neurriak hartzen ari da Orioko Udala.
Hemen kontsultatu daiteke 2020ko Energia Plana:
Planak jasotzen duenaren arabera, hobekuntza dezente egin ditu Udalak dagoeneko:
✓ Kudeaketa energetikorako software bat inplantatzea
✓ Kaleko eta udal-eraikinetako argiteria guztia LED teknologiara aldatzea (%70ean eginda)
✓ Karela kiroldegian berogailuaren sektorizazioa hobetzea, eta eguzki-panel termikoak instalatzea ur beroa sortzeko
✓ Hondartzako kabinetan, dutxetako ur beroa sortzeko aerotermia-sistema bat instalatzea
✓ Udal-kanpinean eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzea (40kw)
Aurreikusten diren datozen urratsak:
-
Udaletxea
Sotoetan hezetasun-arazoak konpontzeko lanak burutzea -
Karela kiroldegia
Instalazioak doitzea, optimizatzea, monitoritzatzea eta kontrolatzea -
Zaragueta herri-eskola
Berogailu-sistema sektorizatzea, energia-eskaeraren araberako zonatan; eta eguzki-plaken instalazioa -
Haurreskola
Sotoetan hezetasun-arazoak konpontzeko lanak burutzea eta eguzki-plakak instalatzea -
Argiteria
Kaleko argiteria eta udal eraikinetako argiteria LED sistemara aldatzea -
Udal ibilgailuak
Karbono-dioxido isurketak murrizteko, ibilgailu elektrikoak erabili: udal-brigada, udaltzaingoa eta kanpina.
Hainbat herritan komunitate energetikoak sortzen ari dira, energiaren kudeaketa hobetzeko. Eredu berri hori aztertu eta aurrrerapausoak eman nahi ditu Udalak.
Helburua proba pilotu bat egitea da, autokontsumo konpartituan oinarrituta: herrian energia sortu eta herritarrei eskaini. Udalak sortutako energia izango denez, aukera emango du prezioa finkatzeko eta egoera zaugarriak kontuan hartzeko.
-
1
Zenit-en eskutik, Orioko teilatuen inguruko azterketa tekniko-ekonomikoa egitea -
2
Proba pilotu bat egiteko oinarriak finkatzea -
3
Herri-aurkezpena
Orio naturaz inguratutako herria da. Ezagunak ditugu Itxaspe edota Kukuarriko ibilbideak eta horiek herritarrei eskaintzen dioten arnasgunea.
2011n egin zen Orioko herribideen udal-inbentarioa eta hura eguneratu eta ibilbide gehiago egokituko dira.
-
1
Herribideen azterketa egitea -
2
Herribideak egokitzeko proposamena
Duela 20 urtetik, herriko uraren ziklo osoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudatzen du: uraren tratatua, saneamendua eta arazketa. Hitzarmena 10 urtean behin berritzen da, eta Kontsorzioak Udalarekin adosten ditu egin beharreko inbertsio, konponketa eta honbekuntzak.
2004tik 2.000.000€tik gehiago inbertitu dira uraren sarean, eta egun sarearen eraginkortasun-maila oso ona da.
> Txostena
-
2025-2035 hitzarmena sinatu
-
Udalarekin koordinatu, lehentasunak eta egitekoak adosteko
2023an, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko lege berria sartu zen indarrean. Araudi horrek finkatzen ditu katu-jabeen eta Udalaren ardurapean dauden katu-kolonien kudeaketaren ardurak eta irizpideak.
-
Katu- kolonien kudeaketa etikorako programa onartu
-
Herriko albaitariekin eta animaliak babesteko elkartearekin harremanetan jarri
-
Katu elkartearekin hitzarmena sinatu, protokoloa zehaztuz
-
Katu koloniak egokitu
Herrian bizi diren txakurren, txakurren jabeen eta gainerako herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko neurriak hartuko dira.
-
Herriko txakurrek dituzten beharrak identifikatu
-
"Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza" eta txakurren aisialdiko guneen azterketa osatu
-
Baratzetako arautegia berrikusi
-
Zozketa berriari forma eman
-
Gunea egokitzeko lanak