- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Helburua:

Andra Mari plaza da herriko zabalgune nagusietako bat: haurrek jolaserako erabiltzen dute eremua, ostegunetako Azoka bertan jartzen da, eta urte osoan antolatzen diren hainbat ekitaldiren kokalekua da (lasterketen abiapuntua, barraken kokalekua, etab.). Erriora jaisteko duen arranplari esker, gunearen erabilera eraldatu egiten da uda sasioan, eta bainurako eremu bihurtzen da.

Espazio honen ohiko erabilerak identifikatuta, gunea berrantolatu eta egokitu nahi du Udalak, egunerokoan eta ekintza puntualak antolatzen direnean sortzen diren beharrei hobeto erantzuteko. Baina horrez gain, proiektuak badu beste helburu nagusi bat: herriko ur-sarea berrantolatu eta eguneratzea, azken aldian hoditerian maiz izan diren uholdeak saihesteko.


Sailak:

Bulego Teknikoa

Aurrekontua:

840.000€

Epea:

2025eko uda


Urratsak:

  • 1

    Arkitektura-bulegoei zuzendutako ideia-lehiaketa
  • 2

    Jasotako proiektuen bideragarritasunaren azterketa eta aukeraketa
  • 3

    Proiektuak jendaurrean jarri, herritarrek bost proposamenen artean gustukoena aukeratu dezaten

Proiektuak

Oriokoa duen iraganetik ikasten duen proposamena da, hiria eta ingurumen naturala lotzeko lotura estuak aurkitzeko.

  • Atzera begiratu, aurrera egiteko proposamena honako galdera hauetatik abiatu da: Posible da hiriguneetan baso handiak egotea? Gure seme-alabek zuhaitzen azpian jolastu nahi badute, zergatik da eskolako ataria zementuzkoa? Gune berdeen zaintzak bizilagunen komunitatea indartzen lagundu dezake? Ibaiaren inguruko eremu naturalak berreskuratu eta transmititu daiteke?

    Hortik abiatuta, plaza berde bat baino zerbait gehiago sortu dute: tokiko landarediarekin osatutako mikrolorategi konstelazio bat, herritarrei esperimentatzeko, zaintzeko, ikasteko eta probatzeko gonbita egingo diena. Lorategiaren zaintza modu ekologikoan egitea proposatzen dute, eta Oria ibaiaren eta itsasoko biodibertsitatearekin lotu nahi dute espazioa, haurreko jolasa eta helduen atsedena bultzatuz.

    Informazio gehiago: Atzera Begiratu Aurrera Egiteko

     

     

     

     

     

     

Proiektuaren kokapen estrategikoa aprobetxatzen da itsas munduaren eta hiribizitzaren arteko topagune adierazgarri bat sortzeko.

  • Proiektuaren kokapen estrategikoa aprobetxatuz, errioaren eta herriaren arteko topagune adierazgarri bat sortu da. Proposamenean bi ibilbideak besarkatzen dira, eta zurrunbilo zirkular bat sortzen da plaza nagusiari forma dinamiko bat emanaz, plaza horia erdigunean jarrita.

    Espazioan egurrezko hondartza, plaza horia eta herri-antzokia bereiziko dira, eta bakoitzak helburu zehatz bat izango du, gune ezberdinen arteko lotura bermatuz. Ingurunea irisgarria eta jasangarria izatea lehenetsi da.

    Informazio gehiago: BIRIBIL

     

Orioko Herri Ikastolaren eta Osasun Zentroaren aurreko plazatxoaren irisgarritasuna hobetzea helburu duen proposamena, gunea Orioko Kiroldegiarekin lotzearekin batera.

  • Proposamen honen bidez, gunea herritarrentzat erakargarria izatea lortu nahi da, kokapen pribilegiatua baliatuta. Horretarako, erdiguneko plazatxoan herriko jardueretarako zabalgune bat egingo da, eremu hori eta errioaren alboko pasealekua bateratuz, eta berdegunea eta haurrentzako parkea ere izango ditu.

    Gainera, altzari/harmaila ezarriko da egonaldi-elementu gisa, eta eremu ezberdinen arteko desnibela berdeguneekin konponduko da. Haur-parkearen proposamenerako soropil artifizialeko gune bat tartekatuko da, eta Ginkgo Biloba zuhaiztiarekin osatu, udazkenean plaza kolore horiz janzteko.

    Informazio gehiago: Ginkgo

Jatorriari buruz pentsatzeko proposamena. Sartu eta atera, moztu eta ebaki, ertzen artean sortutako toki berriak elkartzeko eta babesteko.

  • Proposamen honek izaera natural eta sinbolikoa ematen dio hiriko espazioari. Ebakitzen eta moldatzen diren harri handiak txertatuz, jolasa eta atsedena zeruarekin, lurrarekin eta naturarekin harremanetan jartzen dira.

    Jatorriari buruz pentsatzeko proposamena da. Sartu eta atera, moztu eta ebaki, ertzen artean sortutako toki berriak elkartzeko eta babesteko.

    Informazio gehiago: BeteHuts

Erabilera desberdinen aldiberekotasuna bermatzea helburu duen proiektua

  • Proiektu honen abiapuntua gune osoaren irisgarritasuna da, eta hala, erabilera ezberdinen aldiberekotasuna bermatuko da: espazio zabalean azoka eta beste hainbat jarduera antolatu ahal izango dira, haurrak magalean eta pergolapean jolasean eta helduak harmailetan eta pergolapean hizketan dauden bitartean.

    Ingurune osoaren erosotasun termikoa hobetze aldera, berdegunea eta zuhaitza ugari ezarriko dira, eta pergola eguzkitik eta euritik babestutako gunea izango da.

    Informazio gehiago: Orioko Plazan

       

Jarraipena

Urr 28 - Aza 15

astelehena | Andra Mariko proposamenak, jendaurrean | 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 | Kultur etxea
Andra Mari

Aza 15

ostirala | Andra Mariko proiektuen bozketa | 10:00/13:00 eta 16:00/19:30 | Kultur etxea
Andra Mari

Aza 16

larunbata | Andra Mariko proiektuen bozketa | 09:30 – 15:00 | Turismo-bulegoa
Andra Mari