Mugikortasun jasangarria
										Helburua:
Herria herritarren bizilekua da, eta Udalaren ardura da mugikortasun unibertsala bermatzea. Herritarren eskaeretatik abiatuta, herri osoaren irisgarritasuna bermatzea eta jasangarritasunean oinarritzen den mugikortasun-eredua eraikitzea du jomugan Udalak, oinezkoak erdigunera ekarriz.
Eragileak:
Udaleko Bulego Teknikoa, Udaltzaingoa, bizilagunen elkarteak, etab.
Lan lerroak:
Orio bizikletan ibiltzeko moduko herria izatea nahi du Udalak eta, horretarako, bidegorri-sare egokia behar da. Azken urteotako lanari segida eman eta sarea handitzen eta osatzen joango da Udala.
- 
										
										
1
Herria hondartzarekin lotzea - 
										
										
2
Zaragueta eskolaren sarrera berria bidegorri-sarearekin lotzea - 
										
										
3
Ibai ondo pasealekuan, zubi azpian, konbibentzia egokiagoa izateko azterketa egin eta neurriak hartu - 
										
										
4
Sarea osatzeko azterketarekin segitzea 
Orio oinezkoak eta bizikletak erdigunean jartzen dituen eta auzoen arteko lotura indartzen duen herria izatea nahi dugu, oinezkoen pasabideak eta bidegorri-sarea osatzen jarraituz. Horretarako, irisgarritasun-azterketetatik harago, bizikleta kopuruaren azterketa egin dugu eta bizikleten aparkalekuak egokitu eta gehitu ditugu.
Horrez gain, inguruko herrietan bezala, bizikleten erregistroa sortu nahi dugu, herriko bizikleten kudeaketa hobetzeko.
- 
										
										
Bizikleten erregistroa
Herriko bizikleten errolda digitalizatu zehatz bat izatea - 
										
										
Bizikleta-aparkalekuak
Gunean guneko irakurketa egin, eta bizikleta-aparkaleku berriak jartzen jarraitzea - 
										
										
Bizikleta-aparkalekuak garajeetan
Kiroldegi azpiko garajean, bizikletak gordetzeko plazak sortu 
Kanpo-espazioak eta kaleak, leku batetik bestera joateko trantsizio-bide baino gehiago, komunitateak erabiliko dituen espazio bilakatu nahi ditugu. Elkarrekiko harremana eta erabilera askotarikoa izango duten plazak eta kaleak disenatzea da helburua, 2019-2020 aldian Herriko Plazarekin egin zen moduan.
- 
										
										
Andra Mari auzoa
Partehartze-prozesu baten bidez, ingurua egokitzea, oinezko eremuak lehenetsiz - 
										
										
Goiko Kalea
Goiko Kalearen irisgarritasuna aztertzea - 
										
										
Udal-ekipamenduen irisgarritasuna
Udal-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea etengabe - 
										
										
Zebrabideak
Irisgarritasuna hobetzeko, zebrabideak egokitzen jarraitzea. Ibilbide irisgarriak bermatzea - 
										
										
Oztopoak ekidin
Oinezkoentzat arriskua sor dezaketen oztopo arkitektonikoak kentzea; esate baterako, pibote txikiak kentzeko azterketa egitea 
Azken urteotan Udalak ahalegin handia egin du herrian dauden era guztietako ibilgailuen aparkalekuak egokitzeko: motoak, autokarabanak, autoak… Familia-unitate bakoitzean dagoen ibilgailu-kopurua etengabe hazten ari da eta erronka handia da Udalarentzat horiek guztiak egoki kudeatzea.
- 
										
										
1
Motoentzako guneak egokitzea - 
										
										
2
Ibilgailu luze eta autokarabanentzako guneak prestatzea - 
										
										
3
TAO sistema berria definitzeko bilera irekiak egitea herritarrekin eta merkatariekin - 
										
										
4
TAO sistema berria sortu eta lizitatzea - 
										
										
5
Herritarren iradokizunak jaso eta TAO sistema etengabe egokitzea 

