- logotipoa
Itzulpen automatikoa / Machine translation

Orio dugu jaioterri eta bizitoki. Guztiok egiten dugu Orio, eta Udalaren ardura da herritarron bizi kalitatea hobetzeko eta herria toki seguru, atsegin eta bizigarria egiteko neurriak hartzea.

Eta helburu guztiek bezala, honek ere bideorri bat eskatzen du. Helburu orokor eta handi hori lortzeko urrats konkretu eta egingarriak zehaztea.

Horretarako, Orioko Udalak 11 erronka definitu ditu, eta horien baitan, 30etik gora lan lerro. Eta gehiago etorriko dira, proiektuek, aurrera egin ahala, zeregin berriak dakartzatelako.

Erronka horiek Udalaren lehentasunei erantzuten diete, eta dagoeneko martxan dauden, laster aktibatuko diren ala etorkizunean diseinatuko diren egitasmoei koherentzia eta batasuna ematen diete.

Orain arte emandako pausuek eta emateko ditugunek, helburu bakarra dutelako: Orio hobetzen jarraitzea, herri aske, sendo eta bateratua izan dadin. Beraz, oriotarrokin hartu dugun konpromisoari erantzunak ematera gatoz. Zuekin, elkarlanean.